XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erakutsgarri ez dugu nehor behar alderdiaren barruan, Gure alderdia langile klase iraultzailearena da, eta bera da numeroa haunditzea helburutzat ez duen bakarra.

Honen ordez, bere militanteen kalitatea hobetzen saiatzen da ().

Zeren-eta, alderdi batzuen problema, PC eta PS barne, numerotan kondatzen da (besteak beste) eta nola gutti garan deabruarekin ere batzen gara.

Honen ondorena da ordea, haiek ez ditugula gureganatzen, gu beharbada ordea haiek bereganatzen... (funtsean saltzen gara).

Hemen ere ikusten dugu halako zerbait, baino Ipar hontako burruka ez da alderdi baten barruan organizatuta dauden eta ez dauden taldeen artekoa; Euskal-Herriaren benetako libertatearena baizik.

Besteak haurkeriak dira.

Alde batetik, burges legearen aitzinean alderdi bat deklaratua egoteak ez du inongo mirakuilurik egin arazten, eta bestetik deklaratu gabeko talde bat ongi organizatua egon daiteke... dena den, ipar hontan, anarkiko sobera ikusten dugu, alderdi baten diziplinapean lan egin nahi ez dutenik, eta batzuen eta besteengatik, egin daiteken lan baliotsurik ez dela egiten...

E) BURRUKA HARMATUA, INDAR IRAULTZAILEA

Sozialista izeneko jende eta alderdi batzuek, ez dute indar iraultzailea erabili nahi, eta pentsa daiteke halakoek Gandhi-tik ikasia dutela.

Baina hori ez da egia.

Gandhi-k indarra ez zuen erabili nahi, erresistentzia pasiboa, gose grebak, okupatzaileri ez obeditzea proposatuaz.

Ingles inperialismaren gatz monopolioaren hausteko, norberak itsasotik gatza lortzea eskatu zuen.

Ingles telaren monopolioaren hausteko, norberak aitzinako eskuzko tresnekin kotoina etxean egiten jarri zituen (gero tela eskuz egin zezaten) t.a.

Baina, alde batetik, Gandhi nazio guztiko liderra zen, eta guk ez dugu horrelako salbatzailerik...

(Liderretaz 12-gn orrian errana dut).

Eta bestealdetik, garbi da gaur-egun, hemen, Herria horrela mobilizatzerik ez dugula, ez dela posible zeren-eta hau gertatzeko, aurretik beste lan hanitz eginik ukan beharko genituzke, beste egoera batean egon, beste konzientziatze batekin... eta gainera, memento hortan Gandhi jarraitu beharrik ez genuke izango...

Bide baketsu hoiek utopiak dira, eta hori diotenei gertatzen zaie ez dutela ez iraultzarik ez Gandismarik nahi...

Guzti honek Txile gogoarazten digu.

70/12/14-ean hala zioen Txile-ko MIR-ek: Burgesia ez da suntsituko erreformen bidez.

Legalitate barruko iraultzak ez dio beldurrik ematen; lehen ere baditu horrelakoak itoak...

Eta Albania-ko lehendakaria den Enver Hodja-k berdin dio: Orain arte, inongo herria, inongo proletargoa, inongo alderdi komunista edo langilea ez da agintearen jabe egin indarra erabili gabe eta odola ixuri gabe.

Pundu honi so, gure alderdiak dio bi bide etarako fermuki prestatu behar garela, eta batez ere bortxaz agintearen hartzeko, zeren-eta era hontarako ontsa prestatzen bagara, beste bidetik joateko posibilitatea errealagoa bilakatuko baita (eta ez alderantziz).

F) ULTRA-EZKERTIARRAK, urrengo batean aipatuko ditut.

G) ALIENAZIOA. Portugaleko kasuari jarraikiz, inkulturaren fruituak garbi ageri dira.

Analfabetoa (juxtu-juxtuan nolabait idazten eta zertxobait irakurtzen besterik ez dakiena ere analfabeto bat da) den herri batekin zer ez ote da egiten ahal...?.

Froga, Soares-en anti-komunisma zerri horren baliatzea... (ikus 10 eta 11-gn orrialdea).

Ez dute ba zabaldu herri-xehearen artean, komunistak agintea hartzen badute, kokotak ere nazionalizatuko dituztela...?.

Eta beste alde batetik begiratuta, gure artean hanitz iraultzaile ikusten ditugu protestanteak contestateur direla.

Dagoena kontestatzen da ordena, onartuaz, antolatuaz, zeren-eta dagoen ordenatik partiturik egiten da, erran nahi baita, zeharka ontzat ematen dela.